Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Baruk 2:11-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. «Jauna, Israelen Jainkoa, esku indartsuz atera zenuen zeure herria Egiptotik, mirariak eta egintza harrigarriak eginez; ahalmen handiz eta esku bizkorrez atera ere, izen ospetsua gaurdaino zeureganatuz;

12. guk, berriz, Jauna, geure Jainkoa, bekatu egin dugu, desleial izan gatzaizkizu, zure erabaki guztien kontra jaiki gara.

13. Urrundu zeure haserrea guregandik, baztertuak eta gutxituak baikaude sakabanatu gaituzun herrialdeetan.

14. «Entzun, bada, Jauna, gure otoitza eta erregua, libra gaitzazu zarena zarelako, eta egizu geuregana dezagula erbesteratu gaituztenen onginahia,

15. mundu guztiak jakin dezan zeu zarela Jauna, gure Jainkoa, zeure herritzat aukeratu baituzu Israel herria.

16. Begira, Jauna, bizi zaren zerutik eta har gaitzazu gogoan! Makurtu, Jauna, belarria eta entzun!

17. Ireki begiak eta ikusi! Kontura zaitez, Jauna, Hildakoen Egoitzan daudenek, bizi-arnasa galdu dutenez, ezin zaituztela goretsi eta zure salbamena iragarri;