Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 6:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Begiratu eta zaldi zuri bat ikusi nuen. Zaldiaren gainekoak uztaia zeukan; Jainkoak koroa eman zion, eta hura, beti garaile, berriro ere garaitzera atera zen.

3. Bildotsak bigarren zigilua ireki zuenean, bigarren izakiak hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz».

4. Beste zaldi bat, gorria, atera zen; haren gainekoari Jainkoak ezpata handi bat eman zion eta lurretik bakea kentzeko ahalmena, horrela gizakiek elkar hil zezaten.

5. Bildotsak hirugarren zigilua ireki zuenean, hirugarren izakiak hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz». Begiratu eta zaldi beltz bat ikusi nuen. Haren gainekoak balantza bat zuen eskuan,

6. eta ahots antzeko bat entzun nuen lau izakien artean esaten: «Kilo bat gari bakarrik eguneko soldataz; hiru kilo garagar bakarrik eguneko soldataz; baina ez hondatu olioa eta ardoa».

7. Bildotsak laugarren zigilua ireki zuenean, laugarren izakiaren ahotsa entzun nuen hau esaten: «Zatoz».