Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 6:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gero, Bildotsak zazpi zigiluetarik lehena ireki zuela ikusi nuen, eta lau izaki bizidunetatik lehenengoak trumoi antzeko ahotsez hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz».

2. Begiratu eta zaldi zuri bat ikusi nuen. Zaldiaren gainekoak uztaia zeukan; Jainkoak koroa eman zion, eta hura, beti garaile, berriro ere garaitzera atera zen.

3. Bildotsak bigarren zigilua ireki zuenean, bigarren izakiak hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz».