Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 5:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Tronuan eseria dagoenaren eskuineko eskuan erroilu moduko idazki bat ikusi nuen, bi aldeetatik idatzia eta zazpi zigiluz joa.

2. Eta aingeru ahaltsu bat ikusi nuen, ahots handiz hots egiten: «Nor da gauza liburua irekitzeko eta beraren zigiluak askatzeko?»

3. Eta ez zen inor ez zeruan, ez lurrean, ez lur azpian liburua ireki eta irakur zezakeenik.

4. Ni negar eta negar ari nintzen, liburua irekitzeko eta irakurtzeko inor ere agertu ez zelako.