Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 3:20-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Hara, atean nauzu deika; norbaitek nire ahotsa entzuten badu eta atea irekitzen, harenean sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu.

21. Garailea neurekin eseraraziko dut neure tronuan, neu ere garaile izan eta neure Aitarekin beronen tronuan eseri naizen bezala.

22. Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.