Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 22:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Jesusek dio: «Hara, laster nator. Zorionekoa liburu honetan ematen den Jainkoaren mezua kontuan hartzen duena!»

8. Neuk, Joanek, entzun eta ikusi nuen hau guztia. Eta entzun eta ikusi nuenean, erakutsi zidan aingeruaren oinetan ahuspeztu nintzen adoratzeko.

9. Baina hark esan zidan: «Kontuz, ez egin horrelakorik; ni ere zerbitzari naiz, zu eta zure anaia profetak eta liburu honetako mezuari leial eusten diotenak bezalaxe. Jainkoa gurtu behar duzu».

10. Eta gehitu zuen: «Ez gorde isilpean liburu honetako mezu profetikoa, beteko den garaia hurbil baitago.

11. Honezkero, zuzengabeak jarrai beza zuzengabekerian eta zikinak zikinkerian; zintzoak jarrai beza zintzo izaten eta Jainkoarena denak Jainkoarena izaten.