Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 22:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Honezkero, zuzengabeak jarrai beza zuzengabekerian eta zikinak zikinkerian; zintzoak jarrai beza zintzo izaten eta Jainkoarena denak Jainkoarena izaten.

12. «Hara, laster nator eta neurekin dakart saria, bakoitzari bere egintzen arabera ordaintzeko.

13. Neu naiz Alfa eta Omega, lehena eta azkena, hasiera eta bukaera.

14. Zorionekoak, bizia ematen duen zuhaitzaren fruituak hartu ahal izateko eta hiriko ateetatik sartu ahal izateko beren jantziak garbituko dituztenak!

15. Utikan zakurrak, aztiak, lizunak, hiltzaileak, sasijainkozaleak eta gezurra maite dutenak eta gezurretan dabiltzan guztiak!