Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 22:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gero, ur biziko ibai bat erakutsi zidan aingeruak, beira bezain distiratsua, Jainkoaren eta Bildotsaren tronutik irteten zena.

2. Hiriko plaza erdian, ibaiaren bi ertzetan, bizia ematen duen zuhaitza zegoen; urtean hamabi uzta ematen zituen, hilean behin, eta zuhaitzaren hostoak herrientzat sendagai ziren.

3. Ez da jadanik ezer madarikaturik izango. Hirian Jainkoaren eta Bildotsaren tronua egongo da: Jainkoaren zerbitzariek kultu emango diote.