Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 21:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Nirekin mintzatzen ari zen aingeruak hiria eta beronen ateak eta harresia neurtzeko urrezko makila zeraman.

16. Hiria karratua zen, luze bezain zabal. Neurtu zuen, bada, hiria makilaz, eta bi mila kilometrotik gora zen; luzera, zabalera eta altuera berdinak ziren.

17. Gero, harresia neurtu zuen, eta hirurogeita hamar metro zen, aingeruak erabili zituen giza neurrien arabera.

18. Harresia jaspezkoa zen eta hiria urre hutsezkoa, beira garbiaren antzekoa.