Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 19:13-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Odolez gorrituriko jantzia zeraman, eta izena «Jainkoaren hitza» zuen.

14. Zeruko gudarosteek, liho zuri garbiz jantzirik, zaldi gainean jarraitzen zioten.

15. Zaldizkoaren ahotik ezpata zorrotza ateratzen zen, herriak zauritzeko: burdinazko makilaz gobernatuko ditu. Hark dolarea zapaldu eta Jainko ahalguztidunaren haserre biziaren zigor-ardoa aterako du.