Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 13:9-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Ulertzeko gauza denak uler beza:

10. «Gatibualdirako denagatibualdira doa.Ezpataz hil beharrekoaezpataz hilko da».Hor agertuko dira fededunen eroapena eta sinesmena.

11. Gero, beste piztia bat ikusi nuen lurretik irteten; bi adar zituen, ahariarenak bezalakoak, baina herensugea bezala mintzo zen.

12. Piztia honek lehengoaren ahalmen guztia erabiltzen du beraren zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera.

13. Mirari handiak egiten ditu, zerutik lurrera jendaurrean sua jaitsarazteraino.

14. Piztiaren alde mirariak egiteko ahalmena eman zitzaion eta mirari horien bidez liluratu egiten ditu lurreko bizilagunak, eta ezpataz zauritua izan arren bizirik dagoen piztiaren ohorez irudi bat egiteko agintzen die.

15. Piztiaren irudiari bizi-arnasa emateko ahalmena ere eman zitzaion, irudiak hitz egin zezan eta bera adoratzen ez zutenak hil zitzan.

16. Guztiei, txiki nahiz handi, aberats nahiz behartsu, libre nahiz esklabo, eskuineko eskuan nahiz bekokian marka bat eramanarazi zien,