Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 13:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Handikeriak eta Jainkoaren aurkako irainak esateko baimena eman zioten piztiari, eta berrogeita bi hilabetez jarduteko ahalmena.

6. Eta hala egin zuen hark: Jainkoaren aurka birao egin eta beronen izena, santutegia eta zeruan bizi direnak iraindu zituen.

7. Santuen kontra borroka egin eta haiek menderatzen ere utzi zioten; eta arraza, herri, hizkuntza eta nazio ororen gain agintea eman zitzaion.

8. Eta lurreko bizilagun guztiek gurtuko dute, lepo eginiko Bildotsaren biziaren liburuan beren izenak munduaren hasieratik idatzirik dituztenak izan ezik.

9. Ulertzeko gauza denak uler beza:

10. «Gatibualdirako denagatibualdira doa.Ezpataz hil beharrekoaezpataz hilko da».Hor agertuko dira fededunen eroapena eta sinesmena.

11. Gero, beste piztia bat ikusi nuen lurretik irteten; bi adar zituen, ahariarenak bezalakoak, baina herensugea bezala mintzo zen.

12. Piztia honek lehengoaren ahalmen guztia erabiltzen du beraren zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera.