Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 10:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Zerutik entzuna nuen ahotsak berriro hitz egin eta esan zidan: «Zoaz eta hartu itsas gainean eta lehorrean zutik dagoen aingeruak eskuan duen liburu irekia».

9. Joan nintzen aingeruagana eta liburuxka emateko esan nion. Hark esan zidan: «Tori eta irentsi: sabela garraztuko dizu, baina ahorako eztia bezain gozo izango duzu».

10. Hartu nuen liburuxka aingeruaren eskutik eta irentsi egin nuen. Ahoan ezti gozoa bezala gertatu zitzaidan, baina, jan nuenean, sabela garraztu zidan.

11. Orduan, esan zidaten: «Berriro ere, anitz herri, nazio, hizkuntza eta erregeren aurka profetizatu beharko duzu».