Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Apokalipsia 10:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Beste aingeru ahaltsu bat ikusi nuen zerutik jaisten, hodeiz inguratua: ortzadarra zuen buru inguruan, aurpegia eguzkia bezain distiratsua eta zangoak suzko habeak bezalakoak.

2. Eskuan liburuxka bat zuen irekia. Eskuineko oina itsas gainean ezarri zuen eta ezkerrekoa lehorrean,

3. eta deiadar handia egin zuen, lehoiaren orroa bezalakoa. Deiadar egin zuenean, zazpi trumoik jo zuten burrunba.

4. Zazpi trumoiek hitz egin zutenean, idaztera nindoan, baina ahots bat entzun nuen zerutik esaten: «Gorde isilpean zazpi trumoiek esan dutena eta ez idatzi».