Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Pedro 3:12-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Bizi, bada, Jainkoa etorriko den egunaren zain eta lan egin lehenbailehen irits dadin. Egun hartan, sutan desegingo dira zeruak, eta munduaren osagaiak kiskalita ezereztuko dira.

13. Gu, ordea, agindutako zeru-lur berrien zain gaude; han dena Jainkoaren nahiaren arabera izango da.

14. Beraz, ene maiteok, gauza hauen zain zaudeten bitartean, saia zaitezte Jainkoarekin bakean bizitzen, garbi eta errugabe haren aurrean.

15. Kontuan izan, Jaunak gurekin duen pazientzia gure salbamenerako dela. Horrela idatzi dizue gure anaia maite Paulok ere Jainkoak eman dion jakinduriaz,

16. eta gauza bera esaten du gai hauetaz hitz egiten duen bere gutun guztietan; egia da bere gutunetako zenbait pasarte ez dela ulerterraza, eta, horregatik, ezjakinek eta heldugabeek oker ulertzen dituzte, gainerako Liburu Santuak bezala, beren hondamenerako.

17. Zuek, ene maiteok, aldez aurretik jakinaren gainean zaudete. Beraz, zabiltzate kontuz, gaizto horien iritzi okerrek liluraturik, zuen sendotasunak koloka egin ez dezan.

18. Saia zaitezte Jesu Kristo gure Jaun eta Salbatzailea gero eta gehiago ezagutzen eta haren onginahia zeuenganatzen. Aintza berari orain eta beti! Amen.