Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 9:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Denetan aberats zarete, denetan eskuzabal izateko; horrela, nire bitartez, zuen eskuzabaltasunak Jainkoarentzat esker ona sortuko du.

12. Diru-laguntza hau liturgi zerbitzua bezala da, fededunen beharrak arintzeko ez ezik, askorengan Jainkoarenganako esker ona sortzeko ere balio baitu.

13. Zuen diru-laguntzaren balioa egiaztatzean, Jainkoa goretsiko dute senideek, argi erakutsiko baitiezue Kristoren berri onaren menpeko egin zaretela eta benetan eskuzabala dela haiekin eta denekin duzuen elkartasuna.

14. Era berean, Jainkoak egin dizuen dohain paregabea ikusiz, beren maitasuna erakutsiko dizuete, zuen alde otoitz eginez.