Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 9:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Fededunen aldeko diru-laguntzari buruz ez duzue nik gehiago idatzi beharrik.

2. Ezaguna dut zuen borondate ona, eta horrek harro ibilarazten nau Mazedoniakoen aurrean: Akaiakoek prestakizunak iaztik eginak dituztela esaten diet, eta zuen arreta bizia bizkorgarri gertatzen da gehienentzat.

3. Anaiak bidaltzen dizkizuet. Ea, bada, harrotzeko nire bide hori ez den huts gertatzen gai honetan, eta zuek benetan prest zaudeten, esan dizuedan bezala.