Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 8:4-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. arren eta arren eskatzen zidaten fededunen aldeko zerbitzu honetan parte hartzen uzteko.

5. Eta nik uste baino gehiago ere egin dute: lehendabizi Jaunari eman zizkioten beren buruak, eta gero niri, Jainkoak nahi bezala.

6. Horregatik eskatu diot Titori, zuen eskuzabaltasunezko egintza hau berak hasi zuenez gero, burutu ere berak buru dezala zuen artean.

7. Gauza guztietan aberats zarete: sinesmenean, hitz egiteko gaitasunean, jakintzan, denetarako arduran eta nireganako maitasunean; izan zaitezte aberats eskuzabaltasunean ere.