Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 8:21-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Ongi jokatzen ahalegintzen naiz, Jainkoaren aurrean ez ezik, baita gizakien aurrean ere.

22. Beste anaia bat ere bidaltzen dizuet horiekin. Maiz eta era askotan egiaztatu ahal izan dut zein arduratsu den, eta orain askoz arretatsuago ageri da zuengan duen konfiantza handiarengatik.

23. Titori dagokionez, neure lagun eta lankide dut zuen arazoetan; beste gure anaia horiek, berriz, eliz elkarteen mandatariak dira eta Kristoren aintza.

24. Agertu, beraz, eliz elkarteen aurrean, egiaz maite dituzuela, eta denek ikusiko dute arrazoi dudala zuengatik harro egoteko.