Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 7:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Zuen jokabideak kontsolatu egin nau.Eta oraindik gehiago poztu nau Titoren zoriona ikusteak, zuek guztiok biziberritua utzi baituzue berorren bihotza.

14. Zuetaz egin nizkion goraipamen guztiak ez dira gezur gertatu; bestela baizik, zuei beti egia esan dizuedan bezala, egia gertatu dira zuetaz Titori egin nizkion goraipamenak ere.

15. Zuek guztiok agertu zenioten mendetasuna eta nolako begirunez hartu zenuten gogoratzean, handiago egiten zaio zuekiko maitasuna.

16. Zuengan konfiantza osoa izan dezakedala jakiteak pozez betetzen nau.