Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 5:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jakin badakigu, mundu honetan bizileku dugun oihal-etxola hau hondatzen bazaigu ere, Jainkoak prestaturiko bizilekua dugula zeruan betiko, giza eskuz egin gabea.

2. Horregatik, hain zuzen, hasperenka gaude, oraingoaren gainetik zeruko geure bizileku hura janzteko irrikaz,

3. orduan lurreko geure gorputzaz jantzirik bagaude behintzat, eta ez biluzgorri.

4. Bai, oihal-etxola honetan bizi garenok, hasperenka gaude larri, ez baitugu oraingo jantzi hau galdu nahi, baizik eta honen gainetik beste jantzia hartu nahi dugu, hilkor dena biziak beregana dezan.