Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 3:2-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Zeuek zarete nire gomendio-gutuna, neure bihotzean idatzia daramadana eta jende guztiak ezagutu eta irakurri duena.

3. Garbi dago, izan ere, zuek Kristoren gutuna zaretela, neuk idatzia, eta ez tintaz, Jainko biziaren Espirituaz baizik; ez harlauzatan, haragi-losatan baizik, bihotzean alegia.

4. Horixe da Kristori esker Jainkoaren aurrean dudan konfiantza.

5. Ez ni neurez zerbaitetarako gai naizela uste dudalako; gaitasuna Jainkoarengandik datorkit,