Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 3:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Baina ilundu egin zitzaien adimena israeldarrei, eta gaur bertan ere, itun zaharreko idaztiak irakurtzen dituztenean, hor irauten du haientzat estalki horrek, Kristok bakarrik ken baitezake.

15. Bai, gaurdaino, Moisesen liburuak irakurtzen dituztenean, zapi hark adimena estaltzen die israeldarrei.

16. Norbait Jaunarengana itzultzen denean bakarrik kentzen zaio estalkia.

17. Jaun hori, berriz, Espiritua da, eta Jaunaren Espiritua non, askatasuna han.

18. Gu guztiok, aurpegia agerian dugula, Jaunaren aintza islatzen dugu, eta haren irudira ari gara eraberritzen, gero eta distiratsuago bihurtuz, Jaunaren Espirituaren eraginez.