Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 2:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Hau zen, hain zuzen, nire gutunaren helburua: zuengana joatean, ez nazatela nahigabetu poztu behar ninduketenek; zeren ziur bainago, zuei guztioi dagokizuenez, nire poza zeuen poz egiten duzuela.

4. Nire atsekabea eta barruko kezka hain handiak zirenez, negarrez idatzi nizuen; baina ez zuek nahigabetzeko asmoz, nolako maitasun neurrigabea dizuedan adierazteko baizik.

5. Norbaitek nahigabetu banau, ez nau ni nahigabetu, baizik eta neurri batean —gehiegi ez esatearren— zuek guztiok nahigabetu zaituzte.

6. Horrelako horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz;