Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 11:9-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Eta zuen artean nengoela beharrean gertatu nintzenean, ez nintzen zuetako inorentzat zama izan, Mazedoniatik etorritako senideek eman baitzidaten behar nuena. Nire jokaera hauxe izan zen eta hauxe izango ere: ezertan nekagarri ez izatea zuentzat.

10. Kristo niregan bizi dela bezain egia da harrotzeko bide hori inork ere ez didala kenduko Akaia osoan.

11. Zergatik jokatu dut horrela? Maite ez zaituztedalako ote? Ongi daki Jainkoak zenbat!