Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 11:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zorakeriatxo batzuk barkatuko al dizkidazue! Horixe barkatzen dizkidazuela!

2. Izan ere, Jainkoak bere herriarengatik sentitzen duen jelosiaz nago ni zuengatik jeloskor. Senar bakarrari, Kristori, zauzkatet aginduta eta neskatxa garbi bezala aurkeztu nahi zaituztet berarengana.

3. Baina beldur naiz, sugeak bere maltzurkeriaz Eva engainatu zuen bezala, zuen gogoak ere ez ote diren gaiztotuko, Kristorenganako jarrera zintzo eta garbitik aldenduz.