Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 10:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. eta Jainkoaren ezagutzaren aurka altxatzen den harropuzkeria oro errausten ditugu, eta giza arrazoiketa oro Kristoren morrontzapean jartzen, berari obedi diezaion;

6. eta prest gaude edozein desobedientzia zigortzeko, zuen obedientzia bere betera iritsiko denean.

7. Itxurari baizik ez diozue begiratzen. Kristorena dela uste duenak izan beza gogoan bera bezain Kristorena naizela ni ere.

8. Eta neure aginpideaz harro sentitzen banaiz, agian behar baino gehiago, ez naiz lotsatzen; izan ere, zuei fedean hazten laguntzeko, eta ez hondatzeko, eman zidan Jaunak aginpide hau.

9. Ez dizuet eman nahi gutunez bakarrik beldurgarria naizeneko itxura.

10. Zenbaitek dio: «Gutunak gogorrak eta zorrotzak dira; baina bera itxura kaskarreko gizona da eta hizlari eskasa».

11. Hori dioenak jakin beza, urrutitik eta gutunez naizen bezalakoa izango naizela hurbiletik eta egintzetan ere.

12. Egia esan, ez dut ausardiarik beren buruak goraipatzen dituzten horien pareko edo kidekotzat neure burua emateko. Horrelako horiek zentzu ona galdu dute: lehenengo beren burua hartzen dute neurritzat eta, gero, neurri horrekin balioztatzen dituzte beren buruak.