Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 10:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Nik, Paulok, aurrez aurre hain apal eta urrutitik hain zorrotz omen naizen honek, Kristoren otzantasun eta bihozberatasunagatik erregutzen dizuet:

2. ez nazazue, arren, zorrotz jokatzera behartu zeuekin izango nauzuenean, prest bainago gogor aurre egiteko giza irizpidez jokatzen dudala esaten duten horiei.

3. Gizakia naiz, bai, baina ez naiz giza irizpidez ari borrokan.

4. Gure borrokako armak ez dira gizakiarenak, Jainkoarenak baizik, eta hiri gotorrak ere errausteko indarra dute: argudio faltsuak

5. eta Jainkoaren ezagutzaren aurka altxatzen den harropuzkeria oro errausten ditugu, eta giza arrazoiketa oro Kristoren morrontzapean jartzen, berari obedi diezaion;

6. eta prest gaude edozein desobedientzia zigortzeko, zuen obedientzia bere betera iritsiko denean.