Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 10:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Nik, Paulok, aurrez aurre hain apal eta urrutitik hain zorrotz omen naizen honek, Kristoren otzantasun eta bihozberatasunagatik erregutzen dizuet:

2. ez nazazue, arren, zorrotz jokatzera behartu zeuekin izango nauzuenean, prest bainago gogor aurre egiteko giza irizpidez jokatzen dudala esaten duten horiei.

3. Gizakia naiz, bai, baina ez naiz giza irizpidez ari borrokan.