Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

2 Korintoarrei 1:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Guk, Silvanok, Timoteok eta nik neuk, hots egin dizuegun Jainkoaren Seme Jesu Kristo ez zen izan batean «bai» eta bestean «ez»; harengan dena «bai» izan zen,

20. hau da, Jainkoak agintzari guztiei baietza eman die harengan; horregatik, Kristoren bitartez esaten diogu «Amen» Jainkoari, berau goresten dugunean.

21. Jainkoa da, ni eta zuek Kristorenganako fedean sendo ezarri gaituena: berak sagaratu gaitu,

22. bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini du gure baitan, hartuko dugunaren garantia bezala.