Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

1 Korintoarrei 9:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez ote naiz libre? Ez ote naiz apostolu? Ez ote dut ikusi Jesus gure Jauna? Ez ote da nire lanaren fruitu zuek kristau izatea?

2. Besteek apostolutzat hartu nahi ez banaute ere, zuek behintzat hartu behar nauzue, zuek kristau izatea baita apostolu naizenaren froga.

3. Horixe da nire defentsa salatzen nautenen kontra.

4. Ez ote dugu, bada, janaria eta edaria hartzeko eskubiderik?