Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

1 Korintoarrei 3:19-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Mundu honetako jakinduria, izan ere, zorakeria da Jainkoaren begietan, Liburu Santuak dioen bezala: Jakintsuak beren maltzurkerian harrapatzen ditu.

20. Eta beste hau ere badio: Badaki Jaunak jakintsuen asmoak hutsalak direla.

21. Beraz, ez bedi inor harro gizakiez, dena zuena baita:

22. Paulo, Apolo, Pedro, mundua, bizitza, heriotza, oraingoa eta gerokoa; dena zuena da.

23. Zuek, ordea, Kristorenak zarete, eta Kristo Jainkoarena.