Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

1 Korintoarrei 16:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jerusalemgo fededunentzat egin beharreko diru-bilketari dagokionez, egin zuek ere Galaziako eliz elkarteei agindu niena.

2. Igandero, eman dezala bakoitzak bere borondatez aurreratu ahal izan duena; horrela, ni joango naizenean, ez dugu diru-bilketa egiten ibili beharrik izango.

3. Ni heltzean, ziurtagiriak eman eta Jerusalemera bidaliko ditut zuek aukeratuak, zuen erregalua eramatera.

4. Eta ni joatea on bada, elkarrekin joango gara.