Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

1 Korintoarrei 15:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. hobiratu egin zutela eta hirugarren egunean piztu egin zela, Liburu Santuek esan bezala;

5. Pedrori agertu zitzaiola, eta ondoren Hamabiei;

6. gero, bostehun eta gehiago senideri agertu zitzaien batera; haietatik gehienak bizirik daude oraindik, batzuk hil badira ere;

7. gero, Santiagori agertu zitzaion, ondoren apostolu guztiei.

8. Beste guztiei agertu ondoren, neuri ere agertu zitzaidan, garaiz kanpo jaiotako haurra bezalakoa naizen honi;

9. izan ere, apostoluetan txikiena naiz ni, apostolu izenik ere merezi ez duena, Jainkoaren Eliza pertsegitu bainuen.