Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

1 Korintoarrei 10:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Senideok, jakin behar duzue, gure arbasoak denak egon zirela hodeiaren babespean eta denek igaro zutela Itsaso Gorria.

2. Denek hartu zuten bataioa hodeian eta itsasoan, Moisesekin bat egiteko.

3. Denek jan zuten espirituzko janari bera,

4. eta denek edan espirituzko edari bera; izan ere, beraiekin zihoan espirituzko harkaitzetik edaten zuten, eta harkaitz hori Kristoren irudi da .