Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

1 Joan 4:12-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; elkar maitatzen badugu, Jainkoa gurekin bat eginik dago eta beraren maitasuna bere betera iritsi da guregan.

13. Jainkoa eta gu elkarrekin bat eginik gauden seinalea hau da: berak eman digun Espiritua.

14. Eta guk ikusia dugu eta aitortzen Aitak Semea bidali zuela munduaren salbatzaile.

15. Jesus Jainkoaren Semea dela aitortzen duenarengan dago Jainkoa eta hura Jainkoarengan.