Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

1 Joan 3:2-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Ene maiteok, dagoeneko Jainkoaren seme-alaba gara, baina oraindik ez da agertu izango garena. Badakigu, izango garen hori agertuko denean, Jainkoaren antzeko izango garela, den bezalakoa ikusiko baitugu hura.

3. Harengan esperantza hau duen orok garbitu egiten du bere burua, Jesus garbia den bezala.

4. Bekatu egiten duen orok gaizki jokatzen du, bekatua gaiztakeria baita.

5. Eta badakizue bekatuak kentzeko agertu zela Kristo, eta harengan ez da bekaturik.