Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

1 Joan 2:13-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Zuei, gurasooi, diotsuet: Ezagutzen duzue hasieratik zen hura.Zuei, gazteoi, diotsuet: Garaitu duzue gaiztoa.

14. Zuei, seme-alaboi, diotsuet: Ezagutzen duzue Aita.Zuei, gurasooi, diotsuet: Ezagutzen duzue hasieratik zen hura.Zuei, gazteoi, diotsuet: Indartsu zarete eta Jainkoaren mezua zuengan tinko dago eta garaitu duzue gaiztoa.

15. Ez maitatu mundua, ezta munduko gauzak ere. Mundua maite duenak ez du bere baitan Aitarenganako maitasunik.

16. Izan ere, munduan dagoen guztia —grina txarrak, begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria— ez dator Aitarengandik, mundutik baizik.

17. Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du.

18. Seme-alabok, azken ordua da. Entzuna duzue antikristoak etorri behar duela. Hara bada, antikristo asko agertu da dagoeneko, eta hori da azken orduaren seinalea.

19. Gure artetik atera dira, baina ez ziren benetan gutarrak. Gutarrak izan balira, gurekin jarraituko zuketen. Alabaina, argi gelditu behar zuen guztiak ez zirela gutarrak.

20. Zuek, ordea, Kristok emandako Espiritu Santua duzue zeuen baitan eta denok ezagutzen duzue egia.