12. Abram Kanaan lurraldean jarri zen bizitzen, eta Lot ibarreko hirietan. Honen oihal-etxolak Sodoma bertaraino hedatzen ziren.
13. Sodomako bizilagunak gaiztoak ziren eta bekatu larriak egiten zituzten Jaunaren aurka.
14. Lotek alde egin ondoren, honela mintzatu zitzaion Jauna Abrami: «Begira inguru guztira; zuzendu begiak zauden lekutik iparralde nahiz hegoaldera, ekialde nahiz mendebaldera.
15. Ikusten duzun lurralde hau guztia betiko emango dizuet zeuri eta zure ondorengoei.