18. arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak; gerora, barreiatu egin ziren kanaandar jatorrikoak.
19. Kanaandarren lurraldea Sidondik Gazaraino hedatzen zen Gerar aldetik; eta Sodoma, Gomorra, Adma eta Tzeboim aldetik Laxaraino.
20. Horiek izan ziren Kamen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.
21. Semek ere, hebrear guztien aita eta Jafeten anaia nagusienak, izan zituen semeak:
22. Elam, Axur, Arpakxad, Lud eta Aram.