1. Egin dezagun gizon ospetsuen goraipamena,gure arbasoena, belaunez belaun.
2. Ospe izugarria banatu du Jaunak,bere handitasuna aspaldidanik erakutsi:
3. badira beren erresumetan nagusi izan direnak,edo beren aginteagatik ospetsuak,beren buruargitasunagatik kontseilariak,profezien iragarleak;
4. badira erabakitzeko gaitasunagatik herri-buruzagi izan direnak,herria eskolatzen burutsu izaneta jakinduriaz hezi dutenak.
5. Abesti-soinu ederrak asmatu zituzten, olerkiak idatzi.
6. Izan ziren gizon aberatsak, ahaltsuak,bakean bizi zirenak beren etxeetan.
7. Hauek guztiak ohoratuak izan ziren beren garaianeta harrogarri beren bizi-denboran.
8. Haietako batzuek izen ahaztezina utzi dute,beraietaz gorespenez hitz egin dadin.
9. Beste batzuek ez dute arrastorik ere utzi,izan ez balira bezala desagertuz;izatera iritsi ez balira bezala diraberaiek eta beraien ondorengoak.
10. Ez, ordea, gure arbasoak, gizon zintzoak;beraien egintza zuzenak ez dira ahaztu.