22. Entzun, seme, ez nazazu mespretxa,azkenean ulertuko duzu nire hitzen zuzentasuna.Zernahi egiten duzula, izan zentzuzko,eta ez duzu inolako eritasunik izango.
23. Oturuntza ederrak ematen dituenaguztiek goraipatzen dute,bihotz zabalekoa dela erakusten du garbi;
24. eskasak ematen dituenaren kontra, guztiek marmar;bere zikoizkeria erakusten du garbi.
25. Ardoarekin ez ibili harrokerietan,asko galdu baititu ardoak.
26. Labeak burdinaren galda probatzen du;berdin ardoak bihotza, harroen liskarretan.
27. Ardoa bizia da gizakiontzat, neurriz edanez gero.Zer-nolako bizimodua ardorik ez duenarena?Gizakien pozerako izan baitzen sortua.
28. Barrua pozten eta argitzen du ardoak,bere garaian eta neurrian edanez gero;
29. baina gehiegi edaten bada, barrua garrazten du,eta erronkak eta borrokak sorrarazten.
30. Mozkorrak haserrea biziagotzen dio burugabeari bere kalterako;indarra gutxitu eta kolpeak erakartzen dizkio.
31. Ardo askoko oturuntzetan,ez agiraka egin lagun hurkoari,ez mespretxatu alai samar dagoenean;ez esan hitz mingarririk,ezta estu hartu ere zeure eskariekin.