1. Jakinduriak bere burua goraipatzen du,bere herriaren erdian aintzaz beterik agertzen.
2. Goi-goikoaren batzarrean zabaltzen du ahoa,Ahaltsuaren aurrean aintzaz beterik agertzen.
3. «Goi-goikoaren ahotik irten nintzeneta lainoak bezala estali lurra.
4. Zeru goietan nuen egoitzaeta laino-adarraren gainean neure tronua.
5. Neuk bakarrik egin dut zeruaren itzulingurua,neu bakarrik ibili leize-zulo sakonean.
6. Itsasoko uhinen eta lur osoaren gain,herri eta nazio guztien gain hedatzen zen nire ahala.