1. Seme, bekatu egin duzu? Ez egin berriroeta eskatu barkamena egindakoengatik.
2. Egin ihes bekatuari sugeari bezala,hurbiltzen bazatzaizkio zizta egingo dizu eta;haren hortzak lehoiarenak bezalakoak dira,gizakiari bizia kentzeko modukoak.
3. Aho biko ezpata da edozein bidegabekeria,zauritzen bazaitu ez dago osabiderik.
4. Arrandiak eta ausarkeriak ondasunak suntsitzen:harroputzaren etxea suntsitua izango.