21. Ez zaitzatela lilura bekatariaren egintzek.Jarri uste ona Jaunarengan eta eutsi zeure ahaleginari,erraza baita Jaunarentzat behartsua bat-batean aberastea.
22. Jaunaren bedeinkazioa da zintzoaren saria,unetxo batean lorarazten ditu bere bedeinkazioaren emaitzak.
23. Ez esan: «Zeren beharrean nago ni?Zer ondasun espero dezaket oraindik?»
24. Ez esan: «Behar den guztia daukat;zer zoritxar etor lekidake aurrerantzean?»
25. Zorion-egunean ahaztu egiten dira zoritxarrak,zoritxar-egunean, berriz, ahaztu zoriona;
26. baina erraza zaio Jaunaribakoitzari merezi duena heriotza-egunean ematea.
27. Une txar batek atsegina ahantzarazten du,gizakiaren amaierak haren egintzak agertzen.
28. Heriotza aurretik, ez jo inor zoriontsutzat,pertsona amaieran bakarrik ezagutzen da eta.